XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

IKASGELARA ITZULITAKOAN: 1. Banan-banan, zenbait egunetan zehar agian, ikasleek beren trebetasunak aurkezten dizkiote elkarri.

2. Aurkezpen bakoitzaren ondoren utzi denbora galdera eta eztabaidetarako.

3. Informatzaile batengandik informazioa ateratzeko prozesuaz eta elkarrizketa kontrolpean izateaz hitz egin.

Esaera baliagarriak bildu, hala nola.

Esazu hori berriz, mesedez.

Zer esan duzu, ...?.

Zein da hori esateko hitza?.

BESTE ERA BATZU: 1. Eman klitxe bana ikasleei eta presta dezatela idazki bat aurkezpenaren lagungarri.

2. Utzi ikasleei beren laguntzaileak gelara ekartzen, kanpo-lana berregiteko.

3. Antzeko trebetasunak dituzten ikasleek elkarrekin ihardun dezakete.

Hau batez ere trebetasuna zaila denean litzateke egokia.

4. Aurkezpen batzu ikasgelaz kanpo egin daitezke, adib., auto baten olioa eta iragazkia aldatzea.

Aukera ona duzu autoari olioa aldatu beharrean bazaude.